Euskalgrek

Hitzekin eta hizkuntzekin jolastea gustoko dut oso eta (inondik inora hizkuntza klasikoetan eta hizkuntzalaritzan aditua izan gabe) euskal-grek izeneko atal hau bitxikeria bilduma izango da.

Greko klasikoak gure hizkuntzari, euskarari, lagatako ondarea sekulakoa da. Gure ohiko hizketaldietan erabiltzen ditugun hainbat eta hainbat hitzek, aurrizkik, atzizkik, greko klasikoan dute jatorria. Bitxia dena zera da: greko modernoak klasikotik datozen hitz asko beste zentzu edo esanahi batekin erabiltzen dituzte. Hortik hamaika xelebrekeri sortzen dira!


Gehiago      

Irakurri gehiago

Kosmos

Kosmos hitza, greko klasikotik datorkigu, κόσμος (kósmos), eta ordena esan nahi du.

Unibertsoa esateko erabiltzen dugu euskaraz, espazio zabal eta infinituari erreferentzia egiteko.

Greko modernoan baina, bi zentzu hartzen ditu gaur egun hitzak. Zentzu zabal batean, kosmos, “lurra planeta” edo “gure mundua” litzateke Maila lurtarragoan berriz, “jendea” da. Gure unibertsoa deitzeko beste hitz bat dauka greko modernoak, σύμπαν (síban), “denaren batuketa esan nahi duena.

Bitxikeria moduan, greziarrez kalean jende asko dagoela adierazteko, kalean kosmoz asko dagoela esaten dute.


Gehiago      

Irakurri gehiago

Adibidez


Gehiago      

Irakurri gehiago

Bapatean, amoma.

Etxeko atarian Mari auzokidearekin topo egiten dudanero, nire aurrean sentitzen zaitut. Bere txorierriko bizkaitar euskara entzutean dudanero, zu agertzen zatzaizkit, goxo, maitakor. Bilbon Plazara noanean bertan lan egiten zenuela presente dut beti baina baserritarren postura porru bila noanean, berriro ere, bizi bizi zu agertzen zara, beste behin. Etxeko sukaldean ere gutxien espero dudanean sentitzen , zuk egindako puntuzko azken jertsea, ilobei txiki geratu zaiena, semeak noiz jantziko zain zintzilik ikusten dudanero. Zure urtebetetze eguna da ostiralean, bigarren aldia izango da zurekin ospatu ezin duguna. Bapatean… amoma!


Gehiago      

Irakurri gehiago

Barkamen eske, #155ariEZ manifestazioaren arrakastagatik

OlatzBarriuso

Zapore mingotsa utzi dit azaroak 6ko Bilboko manifestazioaren biharamunak. 155. artikulua salatzeko manifestazio arrakastatsua egin, eta zertaz hitz egin zen astelehenean? Euskal Herria ez da Katalunia.

Hemen ez ditugu hango hedabide publikoak. Ez galtzeko modukoa da astehenean Radio Euskadiko Ganbara saioko kazetariak Gure Esku Dagoko Zelai Nikolasi egin zion galdeketa (2h20min-tik aurrera hasten da). Ez da zaila Zelai itsutzen duen foko zuri bat imajinatzea bere aurpegi aurrean. Ikaragarria.

Han milioka pertsona mobilizatu dituzte hainbat urteetan zehar kristaltxo bat ere apurtu gabe. Hemen larunbateko manifa ostean pintaketak agertu dira hainbat batzokietan...

Irakurri gehiago

La falacia de contraponer la vía bilateral a la unilateral

El editorial de Noticias de Gipuzkoa me ha afectado mucho, demasiado. Llevo todo el día jamándome el coco, y aunque haya puesto un par de tuits, que al final han sido cuatro, no he conseguido quitarme este ruido de la cabeza, por lo que he decidido someterme a la terapia que nunca falla: fijar por escrito las ideas que no paran en mi cabeza (cuando acabe el post, estaré en paz, y dormiré tranquilo; gracias, blog).

No sé por qué, pero después del día de ayer, independencia catalana y artículo 155, esperaba encontrarme otra cosa en el editorial. El título lo dice todo; es la misma posición de Podemos. La búsqueda incansable de la centralidad...

Irakurri gehiago

Subirano…zer?

Argia, 2017/10/29

Asteotan subiranotasunaz ari gara han-hemenka, berau aldarrikatuz eta defendatuz batzuk, ukatu eta zokoratuz beste batzuk. Subiranotasun kontzeptua mitoa dela esan ohi du Immanuel Wallerstein soziologoak. Termino hori erabiltzeak mundu-sistema honetan ondorio desberdinak ditu, erabiltzen dugun unearen arabera, ez baita berdin Donald Trumpek edo Carles Puigdemontek erabiltzen dutenean. Terminoak berez ez du ezer esan nahi, erabat ados nago. Izan ere, kontzeptua edukiz jantzi beharra dago, testuinguru batean kokatu...

Irakurri gehiago

Autogobernuaren lantaldearen lana zientifikoki neurtzean, emaitza bitxia

Zertarako ikasi behar dugu latina? Eta historia? Eta filosofia? “Hori da un rollo ez duela ezertarako balio”. Umeek eta nerabeek egiten dituzten ohiko galdera eta baieztapenak. Ume haiek, ordea, adinean aurrera egin dute, eta zenbait aginte postuetara iritsi dira. Eta dirudienez galdera horien atzean oinarri sendoak aurkitu dituzte ikasketak aldatzeko, eskola mailan zein unibertsitatean. Enpresen beharretara egokitzea da erronka, ikasketak amaitzean enplegua aurkitu ahal izateko.

Jakina, modu horretan, zientziek ospea eta arrakasta lortu duten bitartean letrak ordea baztertuak izan dira; zertarako denbora alperrik galdu grezierazko testuak aztertzen? Gero eta teknokratagoak gara...

Irakurri gehiago

Lo único que querían es votar

Ya sé que no, pero pareciera que los principales partidos y medios españoles, excepto Podemos, no supieran que lo único que quiere la inmensa mayoría en Catalunya (según los últimos datos un 83% de los y las catalanas) es votar con total libertad y normalidad, de manera democrática, el estatus político que desean, y que el problema para no poder hacerlo es que España no le deja. Es algo obvio, pero parece que hay que decirlo, porque si esto se supiera y se tuviera en mente, no tendrían sentido las cosas que se escuchan últimamente.

“El referéndum del 1-O no tiene validez”, “hay gente que ha votado dos veces”, “es un pucherazo”, “no tiene garantías”… dicen los que ...

Irakurri gehiago

Ikastolako guraso erdaldunak kexu dira

Ostiral arratsetan edozer gerta daiteke lan aste osoko nekea eta garagardoak nahasten direnean. Normalean txikikeriez jarduten dugu, azaleko kontuez, baina egun hartan udazkeneko hego haizeak eraginda-edo, ez baitzen ilargi beterik, guraso erdaldun batek bota zuen bere ahotik inoiz entzutea espero ez nuena.

Euskararen egoera gure ikastolan dramatikoa da, tragedia bat, hobe esanda. Ni 73koa naiz. Alaba ikastolan hasi zenean uste nuen bere ikaskideen guraso gehienak euskaldunak izango zirela, frankismoa bizi gabekoak izango zirela ziurtzat hartuta. Bada, ez. Frankismoa bizi gabekoak ziren, bai, baina gehienak erdaldunak. 2 urteko gelan, 3 urteko gelan, ume gehienek gaztelaniaz egiten zuten...

Irakurri gehiago