Autogobernuaren lantaldearen lana zientifikoki neurtzean, emaitza bitxia

Zertarako ikasi behar dugu latina? Eta historia? Eta filosofia? “Hori da un rollo ez duela ezertarako balio”. Umeek eta nerabeek egiten dituzten ohiko galdera eta baieztapenak. Ume haiek, ordea, adinean aurrera egin dute, eta zenbait aginte postuetara iritsi dira. Eta dirudienez galdera horien atzean oinarri sendoak aurkitu dituzte ikasketak aldatzeko, eskola mailan zein unibertsitatean. Enpresen beharretara egokitzea da erronka, ikasketak amaitzean enplegua aurkitu ahal izateko.

Jakina, modu horretan, zientziek ospea eta arrakasta lortu duten bitartean letrak ordea baztertuak izan dira; zertarako denbora alperrik galdu grezierazko testuak aztertzen? Gero eta teknokratagoak gara. Ideologia, politika, ekonomia… ez dira garai batean bezala mundua eraldatzeko tresnak, ondo kudeatu beharreko gaiak baizik. Mundu erreala dena da, eta berau ahalik eta hobekien eta modu eraginkorrenean kudeatzea da kontua, auzi guztiak teknikoak eta zientifikoki neurtu beharrekoak bailiran. Horregatik gutxiesten gaituzte baloreetaz, etikaz, bidegabekeriekin amaitzeaz, mundu hobea eraikitzeaz… hitz egiten dugunean. Idealista hutsak, errealitatetik kanpokoak, ameslariak… omen gara. Mundu mugatu eta zikin honetan nork bere ardura hartu eta erabakietan “ez bustitzeko” aitzakiak omen, guk esaten ditugunak.

Bada, momentu batez, sinistuko dut hori hala dela, auzi guztiak teknikoak direla, eta zientifikoki neurtuko dut Autogobernuaren lantaldeak ia 4 urte hauetan egin duen lana. Hau da, bere garaian fiskikan ikasi Gehiago      

Tags:  ,

Utzi iruzkin bat

Please type the characters of this captcha image in the input box

Please type the characters of this captcha image in the input box

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>