Barkamen eske, #155ariEZ manifestazioaren arrakastagatik

OlatzBarriuso

Zapore mingotsa utzi dit azaroak 6ko Bilboko manifestazioaren biharamunak. 155. artikulua salatzeko manifestazio arrakastatsua egin, eta zertaz hitz egin zen astelehenean? Euskal Herria ez da Katalunia.

Hemen ez ditugu hango hedabide publikoak. Ez galtzeko modukoa da astehenean Radio Euskadiko Ganbara saioko kazetariak Gure Esku Dagoko Zelai Nikolasi egin zion galdeketa (2h20min-tik aurrera hasten da). Ez da zaila Zelai itsutzen duen foko zuri bat imajinatzea bere aurpegi aurrean. Ikaragarria.

Han milioka pertsona mobilizatu dituzte hainbat urteetan zehar kristaltxo bat ere apurtu gabe. Hemen larunbateko manifa ostean pintaketak agertu dira hainbat batzokietan. Urrun daukagu, oraindik, Kataluniako kultura ez biolentoa.

Prozesuaren motorra diren hango mugimendu sozialak ez dira hemengoak. Larunbateko manifestaziora EAJ ez dator, eta Gure Esku Dagok egiten du autokritika. Hedabideak ikusita, badirudi Gure Eskuren errua dela EAJk manifan ez parte hartu izana. Aizue, EAJ erabakitzeko eskubidea duen alderdi autonomo bat da, eta egokiena iruditzen zaiena egiten dute. Hori ez dago gure esku, ez dago Gure Eskuren esku.

155. artikuluaren aurrean GEDek uste du Euskal Herrian mobilizatu egin behar garela. EAJk uste du ezetz. Zer egingo luke Kataluniako mugimendu sozialak? Manifestazioaren arrakasta hauspotu eta alderdi abertzale batek ez parte hartu izana tristuraz azpimarratu, akaso deitoratu, are, agian kritikatu.

Hemen, ordea, autokritika da egiten dena, “ez dugulako Gehiago      

Tags:  ,

Utzi iruzkin bat

Please type the characters of this captcha image in the input box

Please type the characters of this captcha image in the input box

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>