Estatu konfederala ala akordioa

Guztiok bizi nahi dugu lasai, besteekin ongi konponduz, liskarrik gabe, elkar errespetatuz. Elkarrizketa, adostasuna, akordioa, bakea, aldebikotasuna… nik ere nahi nituzke. Nork ez?

Baina jendea gosez hiltzen da, armaz, erraz senda daitezkeen gaixotasunez. Jendea kalean bizi da, mehatxupean, beldurrez, ihes egitera behartua dago. Jendea ez da hilabete amaierara iristen, esklabo da, beste batzuentzat lan egitera behartua dago miseria baten truke, askotan ezeren truke. Hilabeteko kontratuak, egun batekoak, bi ordukoak. Eskubide bat bestearen atzetik urratzen da. Oinarrizko eskubideak, sozialak, zibilak, politikoak. Desberdintasunak handitzen ari dira, demokratzia pobretzen.

Basoa erdi betea edo erdi hutsik ikus daiteke. Batzuetan alde onei erreparatzen diegu, besteetan txarra paratzen zaigu mutur aurrean. Dena den, berdin jarraitzea erabakitzen dugu, bakearen izenean, bizitza gehiago ez konplikatzearren. Hobe gauzak bere horretan uztea, izan ere, zailtasunetan eta liskarretan sartuta ere, zer lortuko dugu? Erdi ongi edo erdi gaizki egonda ere, hobe lasai, ezaguna zaigun egoera batean; zertarako sartu nola amaituko diren ezin asma dezakegun abentura utopikoetan?

Esango nuke gehienak hor kokatzen garela; arruntena dela gure ezingenonak eta hausturak barnean gorde eta egunerokoarekin jarraitzea iskanbilarik ez sortzearren. Zenbaitetan, ordea, zerbait gertatzen zaigu, aktibatu egiten gara ez dakigu nola, eta bapatean espero ez genuen borroka batean aurkitzen gara, korronte ezezagun batek bultzatuta. Katalunia da adibide bat.

Euskal Gehiago      

Tags:  ,

Utzi iruzkin bat

Please type the characters of this captcha image in the input box

Please type the characters of this captcha image in the input box

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>