Ikastolako guraso erdaldunak kexu dira

Ostiral arratsetan edozer gerta daiteke lan aste osoko nekea eta garagardoak nahasten direnean. Normalean txikikeriez jarduten dugu, azaleko kontuez, baina egun hartan udazkeneko hego haizeak eraginda-edo, ez baitzen ilargi beterik, guraso erdaldun batek bota zuen bere ahotik inoiz entzutea espero ez nuena.

Euskararen egoera gure ikastolan dramatikoa da, tragedia bat, hobe esanda. Ni 73koa naiz. Alaba ikastolan hasi zenean uste nuen bere ikaskideen guraso gehienak euskaldunak izango zirela, frankismoa bizi gabekoak izango zirela ziurtzat hartuta. Bada, ez. Frankismoa bizi gabekoak ziren, bai, baina gehienak erdaldunak. 2 urteko gelan, 3 urteko gelan, ume gehienek gaztelaniaz egiten zuten. Pentsa, hortik aurrera. Gurasoen artean dena gaztelaniaz. Taldeko bilerak bi hizkuntzetan baina beti gaztelania gailentzen.

Semea hasi zenean zorte hobea izan genuen. Baina hirugarrenarekin berriro erdal giroa nagusi.

Jakina, nik ohiko faseak pasa ditut kontu honekin. Hasieran Santxo Indartsua nintzen. Bilera bakoitzaren ondoren ohartxoa idazten nuen, bakarkako bileretan gaia ateratzen nuen, seme-alabei eta beren lagunei euskaraz egiteko esan…

Gero Santxo Jakituna izatera pasa nintzen. Proposamen hausnartuagoak eta arazoa konpontzeko eraginkorragoak izan zitezkeenak eginez. Esaterako, gela batean guraso euskaldunen haurrak jartzea eta bestean gainerakoak. Baina ez, hori diskriminatzailea omen, horrela erdaldunek ez dutela euskaraz ikasiko… Niretzat, ordea, hori da haurrek euskaraz egin dezaten aukerarik onena (baina ez bermea!). Gehiago      

Tags:  ,

Utzi iruzkin bat

Please type the characters of this captcha image in the input box

Please type the characters of this captcha image in the input box

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>