Lehia burujabetzaren aldeko borroken artean?

Irudipena dut euskalgintza apur bat astindu duela independentziaren inguruko diskurtso berriak. Niretzat haize freskoa izan dena kezkagarria zaio zenbaiti, irrigarria besteri. Euskara alboratuko ote den, lurraldetasuna baztertu, historia gutxietsi… Normala da, modu probokatzailean egin baita diskurtso berri hau, eztabaida pizteko asmoz. Helburua lortua

Dena den, sentsazioa dut euskalgintzak defentsiban erantzun duela, hobe bizitzeko independentzia eta euskaraz bizitzeko independentzia kontrajarriak bailiran. Esango nuke, lehia hori piztea leporatu diotela Unai Apaolazari. Zergatik ez dakit, Apaolazak oso argi hitz egin baitu: Ez dago mailaketa bat independentziarako arrazoien artean”;“Ongizatea izango da alor guztietan, bai ekonomikoan, bai “identitario” deitzen diogun horretan eta denean; denak suspertu behar dira, denak bultzatu”.

Apaolazari iruditzen zaio zapalduta bizi garela, espainiarren zein frantziarren eta euskal herritarren arteko botere harremana oso desorekatua dagoela, eta egoera aldatu nahi du, berdintasuna lortze aldera. Horretarako independentziaren aldeko borrokara erakarri nahi du ahalik eta jende gehien, izan abertzale edo ez, izan euskaldun edo ez. Normala da, burujabetza indar-harreman kontua baita; zenbat eta independentista gehiago lortu, orduan eta aukera handiagoa gauzak aldatzeko.

Gizon eta emakumeen arteko botere harremana ere guztiz desorekatua dago. Emakumeak zapalduta bizi dira. Feminismoek emakumeen ahalduntzearen alde borrokatzen dute, emakumeak burujabe izan daitezen. Patriarkatuarekin amaitzeko ahalik eta jende gehiena batu behar Gehiago      

Tags:  ,

Utzi iruzkin bat

Please type the characters of this captcha image in the input box

Please type the characters of this captcha image in the input box

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>