Nor gara

Sardea erabiltzen da lehorrean
baina baten batek
baita itsaso sakonean

 

Sardea erabiltzen da lan egiteko
eta gorantz zutik jarrita
askatasuna amets
goikoen gehiegileriekin amaitzeko
baina baten batek
itsasoko botere absolutua segurtatzeko

 

Ez al zizuten zuri, oh Eris, Neptunoren hiru hortz zorrotzek zauriz josi
botere zentralizatuarekin amaitu nahi izateagatik?
Kostalde guztian itsasargiak paraturik
botere deszentralizatuak ez zintuen bete, ere, Eris
ez al zintuen Neptunok bere erreinutik egotzi
etengabe sare banatua eraiki nahi izateagatik?

 

Kizkitzako itsasargi
ez zaizu ta ikusten itsasotik
nork jarri zaitu kostaldetik hain urruti?

 

Kizkitzako itsasargi
Ez al zara zeu, Eris, izen kristaua harturik?
K horrek gidaturik zugandik hurbil
itsasoan bilatzen zenuen hori
lehorrean lor dezagun
emaiguzu argi.