Estatu konfederala ala akordioa

Guztiok bizi nahi dugu lasai, besteekin ongi konponduz, liskarrik gabe, elkar errespetatuz. Elkarrizketa, adostasuna, akordioa, bakea, aldebikotasuna… nik ere nahi nituzke. Nork ez?

Baina jendea gosez hiltzen da, armaz, erraz senda daitezkeen gaixotasunez. Jendea kalean bizi da, mehatxupean, beldurrez, ihes egitera behartua dago. Jendea ez da hilabete amaierara iristen, esklabo da, beste batzuentzat lan egitera behartua dago miseria baten truke, askotan ezeren truke. Hilabeteko kontratuak, egun batekoak, bi ordukoak. Eskubide bat bestearen atzetik urratzen da. Oinarrizko eskubideak, sozialak, zibilak, politikoak. Desberdintasunak handitzen ari dira, demokratzia pobretzen.

Basoa erdi betea edo erdi ...

Irakurri gehiago

Uriarteren “nahi eta ezinak”

Harriduraz entzun eta irakurri ditut Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailburuak ikasturte hasiera honetan esandakoak.
Sailburua ez omen dator bat ikasturte hasierako greba deialdien arrazoiekin. Ez nuen kontrakorik espero. Salaketak eta aldarrikapenak ikastetxeetara eramateak hezkuntza prozesuan modu kaltegarrian eragiten duela ere baieztatu du, erantzukizuna sindikatuona eta mobilizaziora jotzen dugun langileona dela ihardetsiz.
Dirudienez, gure ekimenek egiten diote kalte hezkuntza publikoari, ez Eusko Jaurlaritzaren politikek. Ez azken 9 urtetan matrikulazioa 27.116 ikasletan hazi denean gela kopurua soilik 661etan hazi izanak, behar baina 894 gela gutxiago, alegia...

Irakurri gehiago

Belaunaldi berriko merkataritza itunak

Argia, 2017/09/24

Duela gutxi arte arrotz ziren guretzat TTIP, CETA eta gisa bereko merkataritza itunak. Belaunaldi berriko merkataritza akordioak dira, eta elite pribatuen interesak indartzea helburu izanik, boteretsuenen alde egiteko tresnak.

Bestela esanda, jabekuntza–desjabekuntza prozesuak areagotzen dituzten makineria dira: nazioarteko enpresak geroz eta eskubide gehiagoren jabe izan daitezen, pertsonak, jendartea, gizarte antolatua, emakumeak, etorkinak, langileak, ingurumena eskubidez desjabetzen dituzten bitartean. Harvey urakanaren irudira, parean duten guztia suntsitzeko gaitasuna dute akordio horiek...

Irakurri gehiago

La coherencia de Urkullu

Nadie puede negar la coherencia del lehendakari Urkullu en relación con los debates de autogobierno.

En la campaña previa a las elecciones que le llevaron a su investidura puso en circulación dos ideas que ha repetido machaconamente hasta la actualidad. La primera dice que una eventual modificación del estatus político vasco debe hacerse de manera “transversal”, que es su manera de decir que al menos uno de los dos “grandes” españoles (PSOE o PP; Podemos no existía ni existe a este respecto) deben estar en el acuerdo. La segunda idea es que para modificar ese estatus, hay que seguir un procedimiento: diálogo, negociación, acuerdo y ratificación...

Irakurri gehiago

Gasteizko udaltzaingoa, PL2 eta ELA

Bigarren aldia da berbera gertatzen dela. Orain dela hilabete edo urte gutxi batzuk, elur bolatxo bera bultzatu zuen maldan behera norbaitek, interesatuki, bueltaka-bueltaka erraldoi bihurtu eta, jendearen nahasmenaren artean, ELAren lokalaren kontra jo zezan.

Kontua oso sinplea da, eta horregatik hemen azalduko dut, asmo oneko jendeak istorioa erraz uler dezan, benetan erraza baita:

Gasteizko udaltzainen artean mugikortasun prozesu bat abiatzen da. Eskaintza ateratzen denean, ez da postu guztietan euskara eskatzen. Arbitrarioki hautatutako zenbait postutan soilik eskatzen da euskara. Guk esaten dugu hori ezin dela izan...

Irakurri gehiago

“Qué hay de lo mío”

Errenteriko-TAO

Argazkia Oarsoaldeako Hitzatik hartua

Errenteriako udalak TAO zerbitzua publifikatzea erabaki du. Albiste ona. Zerbitzu publikoak pribatuak baina hobeak, demokratikoagoak eta eraginkorragoak dira. Pribatizaziok, azpikontratazioak, zerbitzuen garestitzea dakar. Eta zerbitzua garestitzen ez duen kasuetan, langileen prekarizazioa.

TAO zerbitzua enpresa pribatu batek eman du Errenterian azken 25 urteotan. Horrek esan nahi du zerbitzu hori ematen pertsonak aritu direla, gizonak eta emakumeak, langileak...

Irakurri gehiago

Sozialki errentagarri ez den trena

Argia, 2017ko uztailak 16

Ordubete pasa, denbora asko ala gutxi ote da? Bilbotik Donostiarako autobusak tardatzen duen denbora da hori. Ordubete pasa lanera iristeko, ordubete pasa kontzertu batera joateko, ordubete pasa laguna edo senidea ikustera joateko, ordubete pasa bilera batera garaiz –edo berandu– heltzeko. Autobusean eserita noala, lehengo batean AHTren inguruko Udako Ikastaroan entzundakoaz hausnartzeko aprobetxatuko dut. Ordubete pasa era desordenatuan hartu nituen oharrak nire buruan antolatzeko. Horretan ere ziria sartu digute AHTren bultzatzaileek; hasieran promesten zen denbora aurrezkia erabat lausotu da. Azken estimazioek 55 minutuko bidaia aurreikusten dute.

Garraio gaietan aditu...

Irakurri gehiago

Gero eta estuago

Galde 18. zkia, 2017ko uztaila

Sistema kapitalistak mugarik ez balu bezala funtzionatzen du, mugarik ez duen fikziozko ekonomiaeta kontsumo-hazkundean oinarrituta. Hegemonikoa den sistema ekonomiko honek, “mugagabeko” hazkunde hori bideragarri egiteko, bide asko maneiatzen ditu. Hau da, kapital-metaketa amaigabe hori soilik da posible ama lurra esplotatuz, langile-klasea zapalduz, zenbatezina den ordaindu gabeko lanaren jabe eginez, etab. Sistema estraktibista horrek, gainera, bere alde ditu bestelako dominazio-sistema batzuk ere: patriarkatua eta neokolonialismoa ditugu horietako bi.

ENPLEGUAREN PREKARIZAZIOA HEGO EUSKAL HERRIAN...

Irakurri gehiago

Bilboko Arte Ederren museoa: grebaren artea

Manu Robles-Arangiz institutua, ” Izan eta esan” bilduman.

Deskargatu hemen

2016ko ekainaren 7an, Bilboko Arte Ederretako Museoak Hiperrealismoa izeneko erakusketari ateak ireki behar zizkion egunean bertan, langileek antolatutako greba mugagabeak museoaren ateak itxiarazi zituen. Museoan lan egiten duten arren, ez dira zuzenean museoaren langileak, ManpowerGroup Solutions enpresa multinazionalarentzat baizik. Beste behin ere, azpikontratatzen eta ondorioz, prekarizatu egiten den zerbitzu publiko baten aurrean gaude. Grebalariek museoko ateak itxi arren Hiperrealismoa kalera atera zuten eta greba mugagabeak iraun bitartean urteetan bizi izan duten Prekarietatea salatu dute...

Irakurri gehiago

Beltzak eta euskara

Bizitza emea da, eta arrok ia akabatu dugu, indarkeria harroz. Feministen garrasiak salbatu du. Eta oraindik entzungo duzu terrazaren batean, Chardonnay kopa eskuan, zigarreta bestean, “ni ez naiz ez matxista ez feminista… ile horiek besapean… bortizkeria permanentean…”, feministengatik ez balitz sukaldean giltzarrapoz lotua legokeenaren ahotik.

Ez da kasu bakarra. Sindikalistetaz berdina diote ere: beti haserre, beti kexuka… opor ordainduak, 8 orduko lan eguna, gizarte segurantza eta hezkuntza eta osasun publikoa zerutik eroriak bailiran. Bada hari bat, beraz, emakumeak eta langile klasea lotzen dituena...

Irakurri gehiago