Kategoria Telegrafoa

Eraikuntza, kamioia, frenoak, kaleratzea, heriotza…

Eraikuntzari buruzko bat:

Gure abokatu bat epaiketara sartzeko zain zela, afiliatua bere istorioa kontatzen hasten zaio.

Obra batean zebilela lanean kamioi bat betetzen, bere lankideek mendi-mazelan behera garraia zezaten…

Gertakaria jazo bezperan, nagusiak kamioia gidatu zuela eta jaisten, frenoa ez zebilela-eta, esku frenotik tiratu behar izan zuela hura erre arte…

Gertakari bezperan arratsaldez, beste lankide batek gidatu zuela kamioia, esku frenoa berriro errez …

Gertakari egunean, nagusiak, kamioiaren berri jakinda, ez zuela hartu …

Langile bati eskatu ziola har zezan, eta hura ukatu.

Langile desobedientea momentuan bertan hitzez kaleratua izan zela  …

Bigarren langile bati agindu ziola k...

Irakurri gehiago

Kaleratze horren aurrean, ezin dela ezer egin?

Baziren behin  arropa denda batean zerbitzua ematen zuten bi lankide.

Bat ELAkoa zen eta bestea CCOOkoa.

Enpresak biak kaleratzen ditu.

Gure afiliatua lokalera dator eta epaitegian sartzen dugu kontziliazio papera eta demanda.

Epaiketa bezperan, Madrileko abokatuak deitzen dit eta ordainsari bat eskaintzen digu (urteko 15 egun gehiago). Eskaintza aztertu ondoren onartu egiten dugu.

Enpresako abokatuarekin gelditzen gara epaitegian kaleratzea kontziliatzeko eta zain gauden bitartean afiliatuak esaten dit berekin kaleratu duten lankideak  guk jarritako demanda uzteko eskatu diola, demanda bat sartu nahi duelako enpresaren kontra diskriminazioagatik, berari ez diotelako inolako eskaintzarik egin…

Jakina, ...

Irakurri gehiago

Una de secretarios judiciales

Una de secretarios judiciales

Los juzgados son un territorio inhóspito, insólito; donde los sujetos que la pueblan y tu capacidad de sorpresa, a pesar de que hagas 230 juicios al año, siempre se queda corta.
En Junio solicité unos actos preparatorios al Juzgado porque necesitaba unos contratos que una empresa había formalizado, para poder meter una demanda. La secretaria judicial dio a la empresa 10 días para que los aportara. La empresa pasó de la secretaria (y de mí) y no aportó (ni dijo nada). La secretaria, por iniciativa propia (porque la ley no lo prevé) decide darles 5 días adicionales, por si no habían entendido la petición.

La empresa vuelve a pasar de tod...

Irakurri gehiago

Legezkotasunari buruzko bat

Mahai gainean kaleratze gutun bat daukat. Zenbat eta gehiago irakurri, are eta gehiago haserretzen naiz.

Langile bat kaleratu dute eta horretarako arrazoia da gaixo egon dela!

Ez da titular bat, ezta tabernako komentario bat ere. Datuak datuek dira: langilea 2013-08-14-tik 2013-10-15rako epean bajan egon da gaixotasun komun baten kausaz, hori aldi desberdinetan.

Hogei egun eta kalera.

Tristeena da legeak (art. 52.d) ET)aberrazio hauek baimendu eta babesten dituela.

Irakurri gehiago

Ultraaktibitateaz bat

(Uztailaren 30ean idatzia)

Gaur epaitegira joan naiz afiliatu baten kaleratze akordioa ixtera. Enpresa etortzeko zain ginela, adfiliatuak kontatu dit bere senarrak hotel batean zaintzaile lanak egiten dituela aldi baterako kontratu batekin, 1000 euroko soldataren truke.

Enpresak kontratua etengo dio uztailaren 31an eta esan dio irailaren lehenean beste kontratu bat egin diezaiokela nahi badu, baina hitzarmena indarrik gabe gelditu denez 1000 euro ordez 500 euro ordainduko dizkiotela…

Irakurri gehiago

Epaitegian / En el juzgado

Epaileei buruzko bat

Ostegunak egun zailak izaten dira guretzat epaitegietan. Arlo sozialeko bost epaitegietatik lauk egin ohi dituzte epaiketak. Beraz, hainbat epaiketa izanez gero (2, 3, 4 edo gehiago normalean) eta baten bat atzeratuta badoa (oso ohikoa), hurrengoarekin pilatzen zaizu eta zu iritsi zain egon behar dute.

Atzo lau epaiketa nituen. Bi egin nituen eta kaleratzen bat egiteko gelditzen zitzaidan 10:30tan X Epaitegian eta beste kaleratze bat Y Epaitegian 11:45tan.

Betikoa. 10:30tako epaiketa 12:00tan hasi zen eta 11:45etakoak itxaron behar.

Baina atzokoa txunditzekoa izan zen...

Irakurri gehiago

Zintzoa izatea zenbaitetan garesti ateratzen da

Orain urte bete-edo, jatetxe-taberna batek zerbitzari bat kaleratzen du faltsukeria mordo batzuk leporatuz (bezeroekiko begirune eza, higiene falta, lana egiteko gaitasun gabezia,…).
Enpresak, kaleratzearen arrozien gezurra “mozorrotzeko” asmoz, pare bat lankide behartzen ditu inputatutakoak egia direla egiaztatzeko agiri bat sinatzera.
Bi lankideak hori sinatzeari uko egiten diote eta, amaieran, lekuko faltsuak eramango zituztenaren beldurrez, kaleratzeagatik urteko 20 egun kobratzeko akordiora heldu ginen.
Kaleratzea itxi eta hilabetera, egiaztagiria sinatzeari uko egin zioten bi langileak kaleratuak dira, nagusiaren baimenik gabe tabernako propinen botearekin gelditu direla leporatuz.
Zorionez, kasu honeta...

Irakurri gehiago

Egiaztagiria gizarte laguntzailearentzat

Bikote gazte bat dira, bi seme-alaba txikirekin. Neskak hamar urte daramatza afiliatuta, mutila orain gutxi afiliatu da.
Neskari bost hilabeteko soldata zor diote eta orain kaleratu egin dute.
Mutilari zazpi hilabete zor dizkiote eta hiru urte segidan daramatza etendura EREak bata bestearen atzetik kateatuz, langabezia saria guztia janez, ezer gabe gelditu arte.
Aurreko egunean mutilak deitu zidan galdetuz ea egiaztagiri bat egin niezaioken zor diotenaren eta erreklamatzen ditugun kopuruekin. Baietz diot, zertarako nahi duen. Erantzuten dit gizarte laguntzaileari emateko dela…

Irakurri gehiago

Minijobs

Atzo 25 urte inguruko neska bat etorri zitzaigun bulegora. Psikologoa. 3 urteko esperientziarekin. Nazioarte mailako estetika enpresa batean  psikologia lana lortu zuen. Astean 3 ordukoa.

Lana lortzeko lanbidean esperientzia zuela egiaztatu behar izan zuen, baita master bat egin ere, eta gainera enpresa horretan hilabete batez froga moduan egon Gizarte Segurantzan altarik eman gabe eta beltzean kobratzen.

Zera jakin nahi zuen: ea legezkoa zen ohiko kontratu bat daukan langile baten %60 kobratuko lukeen praktika kontratu bat egitea. Eta asteko 3 ordu bakarrik lan eginez (astelehenetan bakarrik lan eginik) 100€-ko soldata izango litzateke jasoko zukeena.

Baietz erantzun behar izan genion, guztiz...

Irakurri gehiago