Uriarteren “nahi eta ezinak”

Harriduraz entzun eta irakurri ditut Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailburuak ikasturte hasiera honetan esandakoak.
Sailburua ez omen dator bat ikasturte hasierako greba deialdien arrazoiekin. Ez nuen kontrakorik espero. Salaketak eta aldarrikapenak ikastetxeetara eramateak hezkuntza prozesuan modu kaltegarrian eragiten duela ere baieztatu du, erantzukizuna sindikatuona eta mobilizaziora jotzen dugun langileona dela ihardetsiz.
Dirudienez, gure ekimenek egiten diote kalte hezkuntza publikoari, ez Eusko Jaurlaritzaren politikek. Ez azken 9 urtetan matrikulazioa 27.116 ikasletan hazi denean gela kopurua soilik 661etan hazi izanak, behar baina 894 gela gutxiago, alegia. Eta ondorioz, bataz-beste geletan %9,1 ikasle gehiago izateak. Ez behar baina 2.000 lanpostu gutxiago izateak, lan-kargak handitzeak, berdintasun, aniztasunean eta jarraipen pertsonalizatua eginaz hezteko baliabide nahikorik ez izateak. Ezta langileen lan-baldintzek eta ikastetxeetako plantillek inolako egonkortasunik ez izateak; behin-behineko kontratuak izugarriak dira: irakasleen artean %38koa, Haurreskoletako langileen %41a, Heziketa Berezian %58a edo Sukalde eta Garbiketan %64a. Uriarterentzat 300dik gora ikasleri jaten emateko 2 edo 3 sukaldari soilik izateak ere ez du arazorik sortzen, mobilizatzen hasten diren arte. Antza, ordezkapenik ez egiteak edo astebetera egiteak ere ez dio kalterik egiten hezkuntza prozesuari. Ordezkapen epe hori gainera sindikatuekin adostua izan omen zen 2010ean. Ahaztu egiten zaio esatea Sailburuari langile ordezkaritzaren gutxiengoarekin, CCOO eta UGTrekin, adostu zuela Jaurlaritzak. Ordezkaritza sindikalaren Gehiago      

Tags:  ,

Utzi iruzkin bat

Please type the characters of this captcha image in the input box

Please type the characters of this captcha image in the input box

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>